Iratzar bultzatuz ezker abertzalearen ibilbidearen artxibategiaren zaintza eta oroimenaren lanketa, azterketa estrategikoa, trebakuntza politikoa eta nazioarteko konplizitateen eraikuntza laguntzen ari zara, horiek baitira gure jarduerak. Ezker abertzaleak ikuspegi estrategikoa garatzeko tresna berri bat behar zuen, abian dauden beste eragileekin batera aritzeko, eta horixe da Iratzar Fundazioari dagokion lana, zure ekarpenaz zabaldu eta sakontzeko parada izango dugularik.
Ekarpena egiteko asmoa baldin baduzu proiektu hau bere osotasunean gorpuztea posible egingo zenuke. Proiektuaren beraren parte zinateke, ta jaso beraz gure aldetik, eskerrik zintzoenak, proiektu ezberdinen parte hartzeko proposamena (zure aukeren eta interesen arabera) eta jakina, urtean zehar sortu ahal ditugun material ezberdinak zuregana iritsiko direnaren konpromezua. Izan Erria aldizkaria, izan liburuxkak, nahiz bestelako hausnarketa etab.ak